Manuel Gómez Moreno, Kataluniako Plataforma Antiincineración de Montcada i Reixac delakoaren kide bozeramailea da. Era berean, koordinatuta daude Errausketaren aurkako Kataluniako Koordinakundearekin, Errausketaren aurkako Estatuko Koordinakundearekin eta Errausketaren aurkako Munduko Koordinakundearekin; gainera, Zero Hondakinaren aldeko hainbat taldetan parte hartzen dute.
“Plataforma 2006an sortzen da, izan ere, orduan jabetzen baikara ACAren (Agencia Catalana del Agua delakoa) eta zementu-fabriken artean akordio batera heltzen direla araztegiaren lohiak zementu-fabrikan erretzeko, erretako tona bakoitzeko 19 euro ematearen truke”.
“Gero eta talde eta jende gehiagok hartzen du errausketaren arazoa gure osasunerako arazo larritzat”. “Mezua argia da, edo inplikatzen dira edo planeta beltz eta agortuan bukatuko dute”.
“Auzitegi Gorenak gure etxebizitzetatik 100 metrora dugun zementu-fabrika ixteko arrazoia eman diezagun espero dugu”.
Zein da une hauetan Espainiak eta, oro har, planetak duen ingurumen-arazorik handiena?
Espainiak duen ingurumen-arazo nagusia ez da bakarra, batzuk baizik; nagusienetarikoa da enpresek soilik bilatzen dituztela beren etekinak, planetaren eta pertsonen osasuna kontuan hartu gabe.
Eta, nire ustez, larriena da herritarrak ez direla mobilizatzen egoera hori aldatzeko.
Eta planeta mailan, beroketa globala eta permafrost-aren desizozteko arriskua litzateke arazo nagusia, horrek eragingo baitu beroketa konponezina izatea, eta horrekin batera, gizakien bizitza planetan.
Eta hau guztia larriagotua, kontuan izanda haien interesen alde bakarrik begiratzen duten multinazional handiek gobernaturiko sistema kapitalista baten barruan gaudela.
Nola ikusten duzue Espainian errausketaren industriaren etorkizuna?
Errausketa ez da industria, sortzen ditugun hondakinak desagerrarazteko modurik txarrena baizik, berrerabili gabe eta planeta osoa kutsatuz.
Zein da hondakinen errausketaren aurrean administrazioak duen jarrera?, Azken urteotan zerbait aldatu da?
Errausketaren aurrean administrazioek duten jarrera da publikoki subentzionatzea CO2 esleipenaren eskubideen bidez, gauza bera egiten jarraitzeko urtero jasotzen dituzten milioika euroren truke.
Aldatu dena da gero eta talde eta jende gehiagok hartzen duela errausketaren arazoa gure osasunerako arazo larritzat.
“Errausketaren aurrean administrazioek duten jarrera da publikoki subentzionatzea CO2 esleipenaren eskubideen bidez, gauza bera egiten jarraitzeko urtero jasotzen dituzten milioika euroren truke”.
Manuel Gómez Moreno
Zertan lan egiten ari zarete azkenaldian?
Duela gutxi irabazi genuen gure hirugarren sententzia Kataluniako Auzitegi Nagusian. Une hauetan, behin betiko ebazpenaren zain gaude Auzitegi Gorenean, eta gure etxebizitzetatik 100 metrora dugun zementu-fabrika ixteko arrazoia eman diezaguten espero dugu.
Nolakoa izan da zuen bidaia plataformaren hasieratik gaur egunera arte?
Gure bidaia etengabea izan da, 15 urtez etengabean errausketa salatuarazi digun ur-tanta bezala; (manifestazioak, kontzentrazioak, salaketa publikoak, hitzaldiak, erakusketak, salaketak egunkarietan, aldizkarietan, telebistetan, etab.). Bidaia honetan, Kataluniako, Espainiar Estatuko, Europako eta mundu osoko kideekin topatu gara, eta antolatzen ari gara errausketa deitzen den hondamendi ekologiko horrekin bukatzeko.
Zuen esperientziaren arabera, zein da gazteei helarazten diezuen mezua ingurumen-babesari buruzko ikuspegia aldatzeko?
Mezua argia da, edo nola eta zer ekoizten dugun aldatzeko inplikatzen dira, edo planeta beltz eta agortu batean bukatuko dute, eta guztion artean bizirauteko borrokatuz.
Zein albisterekin nahiko zenukete esnatu egunen batean, ingurumen-borrokaren hainbeste urteren buruan?
Montcada i Reixac-en dugun zementu-fabrika eraitsi dutela.
Itzultzailea: Itxaso Otegi