Enric Vázquez Suñé, CSICeko (Consejo Superior de Investigaciones Científicas) ikertzaile zientifikoa da, ingurumen Diagnostikorako eta Uraren Ikerketarako Institutua (IDAEA). Geozientzia eta Lurpeko Hidrologiaren Departamentua. Bere ikerketa-jarduera, Lurpeko Hidrologian eta Hidrogeologian oinarritu da. Irakaskuntza jarduerari dagokienez, doktoretza-programa askotan, masterretan eta tesi-zuzendaritzetan aktiboki parte hartzen du. Klima-aldaketaren eta horrek uraren baliabideetan dituen ondorioen arteko erlazioari buruzko zenbait zalantza eta beste zenbait kontu argitzeko, atseginez eskaini digu elkarrizketa hau. “Lurpeko urak, Europar Batasuneko ur gezako baliabide-iturri nagusienak dira”. “Zenbat ur dugun eta honek daukan kalitatea aztertu behar da, ura hobetzeko eta babesteko irtenbideak aplikatu, ez kutsatu”. “Greziarekin batera, Europako herrialde bakarra izango gara, ur-defizitaren arazo gehien izango dituzten 30 herrialderen zerrendan.”
Zer lotura dago klima-aldaketaren, uraren eta haren prezio-kostuaren artean?
Planetako estres hidrikoaren rankinga 2040rako espero da. Biztanleriak, industria eta nekazaritza jarduerek gora egiten dute, ondorioz, ur eskaera eta hondakin-uren sorrera handiagoa da. Ur arazoak planetako leku batzuetan areagotzea aurreikusi da.
Are gehiago, Greziarekin batera, Europako herrialde bakarra izango gara, ur-defizitaren arazo handienak izango dituzten 30 herrialderen zerrendan. 2006/118/EE Zuzentarauaren arabera, lurpeko urak Europar Batasuneko ur gezako “baliabide-iturri” handienak dira, baina baita ahulena ere. Klima aldaketak eragindako ondorioak, kostuen igoera eta baliabide hidrikoen lehia dira. Horregatik, beharrezkoa da zenbat ur dugun eta zer kalitate duen aztertzea, uraren erabilerak behar bezala kudeatzea, ura hobetzeko konponbideak aplikatzea, ura babestea, ez kutsatzea eta alferrik ez gastatzea.
2006/118/EE Zuzentarauaren arabera, lurpeko urak, Europar Batasuneko ur gezako “baliabide-iturri” handienak dira, baina baita ahulena ere.
Biztanleriaren gorakadak eta bizi-mailaren hobekuntzak ur-eskaera areagotuko dute. Kalkulu ereduenarabera,Espainiako klimaren bilakaerari buruzko aurreikuspenek argi uzten dute, tenperaturak gora egingo duela eta prezipitazioek berriz behera. Eskasia mailak gora egiten jarraituko du ur-eskaria handituz doan heinean eta klima aldaketaren ondorioak identifikatu ahala (ACNUR 2018).
“Klima aldaketaren ondorioak, ur-baliabideen kostuak eta lehia areagotzea dira”
Edaten dugun uraren kalitatea benetan ona da?
Espainian eta herrialde aurreratuetan bai. Espainiar baten eguneko batez besteko ur kontsumoa 130-170 litrokoa da. OMEren eta Nazio Batuen arabera, bizi ahal izateko gutxieneko kontsumoa 20-55 litro eguneko ingurukoa da (saneamendua barne hartzen badugu).
Uraren erabileren arabera kalitate-helburuak definitzen dituzten arauak eta kontrolak existitzen dira. Kalitate helburuak betetzen direla bermatzen duten kontrolak ere badaude. Iritzi publikoarentzat gai garrantzitsua denez, “presio” handia dago uraren kalitatearekin zerikusia duten gaien inguruan. Europa mailan, Uraren Esparru Zuzentaraua (UED), ur-masen eta ekosistemen babesa, horien erabilera jasangarria sustatuz. Lurpeko urak babesteko 2006/118/EE Zuzentaraua. 98/83/EE Zuzentaraua, giza kontsumora zuzendutako uraren kalitateari buruzkoa.
Estatu mailan, 1985eko legea, Errege Lege Dekretuaren bidez 1999an aldatua, ur kontinental guztiak jabetza publikotzat jotzen ditu baliabide urri bat delako. Plangintza hidrologikoko prozesu bat abiaraztea aurreikusten du. Ekainaren 22ko 11/2005 Legea, Plan Hidrologiko Nazionala. Otsailaren 7ko 140/2003 Errege Dekretuak, giza kontsumorako den uraren kalitatearen osasun-irizpideak ezartzen ditu.
Zenbat ur-erreserba dago planetan? Eta Espainian, autonomia-erkidegoen arabera? Kezkagarria da etorkizunean urik ez izatea?
“Planetako ur guztiaren %3 baino gutxiago ur geza da”. Horrek, ur geza osoaren proportzio txiki batekin bakarrik uzten gaitu. Askotan imajinatzen dugu, ur geza gehiena ibaietan dagoela baina ez da horrela, “gehiena izotz moduan dago eta beste zati handi bat lur azpiko ura da”. Lurpeko urak dira Espainiako eskualde askoren jatorri nagusia.
Klima globalaren simulazioa, zirkulazio eredu orokor batekin edo klima eredu global batekin (KTO) eginez lortzen da. Eredu horri, berotegi efektuko gasen (BEG) emisioei buruzko hipotesi zehatz bat eman zaio.
Proiekzio klimatiko bakoitza azter daitekeen hipotesi klimatikoa da. Uraren zikloan izango dituen eraginak aztertzeko besteak beste.
Baliabide hidrikoak murrizteko joera orokorra: prezipitazioen murriztea, ebapotranspirazio potentziala handitzea, benetako ebapotranspirazioa pixka bat murriztea eta isurketa asko murriztea. Bai Europako, bai Espainiako administrazioak, egoera horretarako prestatzen ari dira. Ibai eta akuiferoetako ura neurtzeko, arau eta erregulazio berriak idazteko kontrol sareak daude. Helburua, herritarrei arazo larriak eta kostu handiak saihestea da.
“Proiekzio guztien arabera, beheranzko joera dago Espainia osorako 2010-2100 denboraldirako akuiferoen zenbatetsitako urteko kargan”. Birkargaren joera, neguko hilabeteetan kontzentratzea eta udaren amaieran murrizten da.
Zeintzuk dira uraren eragile kutsatzaile nagusiak?
Etxeko jarduerek, hiri-jatorriko poluzioak, etxebizitzetako uraren erabilerak, merkataritza-jarduerek eta zerbitzuek sortzen dituzte hondakin-urak. Ur beltzak (karga biologiko handikoak), janari-hondakinak eta abar jasotzen dituzte hartzaileari ur horiek itzultzeko, egun, asko gehitzen dira produktu kimikoak (lixibak, garbigarriak eta abar). Egun, hirugarren munduko herrialdeetan, eritasun gehienak ur bidez transmititzen dira. Putzu beltzak, bereizi gabeko isurketak, estolderiaren galerak.
Hiri kutsadura, estolderia galerak, hiri isurketak, zabortegiak, biltegiak, gasolindegiak.
Nekazaritza jarduerek, urak hartzeko, desertifikaziok, gazitzeak, higatzeak eta abarrerako arazoez gain, ingurumen ondorio larrietako bat baliabide hidrikoen kalitatearen degradatzea da. Ongarriak, hondakin-urekin ureztatzea, produktu fitosanitarioak, lurzorua gazitzea. Kutsadura lausoa da.
Abeltzaintza jarduerak, etxaldeen isurketak. Abeltegiek ingurumenean sortzen dituzten emisioak abeltegian bertan edo biltegian sortzen dira. Lurzorurako zuzeneko emisioak, lurpeko urak, airerako gas-emisioak.
Poluzioa lur gaineko uretatik akuiferoetara.
Meatze jarduerek eragindako kutsadura, industria kutsadura. Azken hau da inpaktu handiena sortzen duenetako bat, urari ekar diezazkiokeen material eta energia iturri ugarienak: materia organikoa, metal astunak, erradioaktibitatea, olioak eta koipeak. Industria kutsagarrienak hauek dira: petrokimikak, nekazaritzako elikagaiak, energetikoak (termikoak, nuklearrak, hidrikoak etab.), paperontziak, siderurgiak, elikagaiak, ehunak eta meatzariak.
Kutsadura, instalazio arriskutsuak, instalazio nuklearrak, isurketa erradioaktiboak, industria farmazeutikoa, pestiziden industria.
“Sailkapenari dagokionez, 70.000 produktu kimiko sintetiko inguru daude, hauei, urtero 200-1000 substantzia kimiko berri gehitzen zaie”.
Berriki argitaratu da, zientzialari batzuk hondakin-uren eta COVID19ren arteko erlazioari buruzko azterlan bat egiten ari direla. Zer argitu diezagukezu honen inguruan?
COVID19arekin lotura duten hainbat gaien inguruan lanean gabiltza. (ikusi, WEB CSIC: https://www.csic.es/es/pagina-busqueda/covid)
Hondakin-urei dagokienez, IDAEAk Bartzelonako Unibertsitatearekin eta Bartzelonako Udalarekin batera lan egiten du COVID19a Bartzelonako hondakin-uretan dagoen, zer portaera duen zehazteko eta biztanleriarentzat duen arriskua zenbatesteko. Espainiako eta Europako beste hiri batzuetan ere egiten ari dira.
Industria-gune baterako ingurumen-baimena lortzeko, urak nola eragiten du?
Aldez aurreko egoera zein den jakin behar da, kantitateari eta kalitateari dagokienez. Ingurune hidrikoaren eta ekosistemen gaineko eraginak aurreikusi behar dira. Jarduera horiek bertan ezarriz gero, eraginak zuzentzeko neurriak proposatu behar dira. Baliabide hidrikoak neurtu eta kontrolatzeko sareak ezarri behar dira (uraren kalitatea, ibaien emaria, putzuen maila, etab.) jarduerak ingurune hidrikoan kalterik eragiten ez duela egiaztatzeko. Neurketa eta kontrol sare horiek behar izanez gero, hartutako neurri zuzentzaileen eraginkortasuna neurtzeko aukera ere eman behar dute.
Uraren ikerketan eta garapenean behar adina ikertzen ari dela uste duzu? Espainian inbertsio defizita dago?
“Nire ustez, inbertsio publiko handiagoa behar da, oinarrizko ikerketan, ikerketa aplikatuan baita kudeaketa eta kontrol erakunde eta tresnetan ere”.
IDAEA (CSIC) lanean ari da ur-baliabideei buruzko erantzuna eman eta ezagutza areagotzeko. Jendeari eta administrazioari eskura ditugun uren kantitatea eta kalitatea ezagutzen laguntzeko eta sortzen zaizkigun arazoak konpontzeko. Jendearen, herrialdearen eta ingurumenaren beharren araberako kudeaketa egokia sustatzeko.
Zer ekimen berri ari dira gauzatzen?
Europako eta Estatuko zenbait ikerketa plan daude. Adibideetako bat, uraren sektorean, Europako I+G+B koordinatzeko Water JPI, liderra Espainia da. Honen helburua, finantzazio jardueren koordinazio ezin hobea lortzea eta herrialde kideen ikerketari laguntzea. Bestalde, Ikerketa Zientifiko, Teknikorako eta Berrikuntzarako Estatuko Plana (2013-2016), klima-aldaketari, baliabide eta lehengaiak (baliabide hidrikoak barne) eraginkortasunez erabiltzeari buruzko ekintza-erronka barne hartzen duena. Azkenik, Horizon2020 izena duen 2014-2020 denboraldirako Esparru Programan, Espainiako ikerketa taldeek ere parte hartzen dute.