Ángel Fernández Homar, Ekonomia Zirkularrerako Fundazioaren presidentea Espainian. Meatze-ingeniaria. “Ekonomia zirkularra tresna bat da. Aldaketa klimatikoa, berriz, gertaera”. “Aldaketa klimatikoa jokabide ez zuzenen ondorioa da”. Duela 26 urte sortu ginen bestelako izenekin, Club Español de los Residuos, kasu; 800 kide inguru ginen. Horrek bilakaera izan zuen eta “Instituto para la Sostenibilidad de los Recursos” izeneko Fundazio bihurtu ginen. Jada 2014an, Europar Batasunak Ekonomia Zirkularrerako paketea ontzat eman baino urtebete lehenago, Fundazioa sortu genuen. 2019tik Ekonomia Zirkularrerako Fundazioaren presidentea naiz Espainian, eta horren Nagusia sorreratik. “Hozkailuaren kontzeptuak balio du azaltzeko ordezkatzen ez badugu, agortuko dela”. “Ekonomiaren eredu linealak bestelako ondorioak ditu, aldaketa klimatikoa eta biodibertsitatearen galera, kasu, beste batzuen artean”.” Sistema horretan aurrezteak ez dauka garrantzi handirik”. “Garrantzitsuena daukaguna optimizatzea da”. “Eredu horren arrabera lurraren baliabideak denbora gehinenean erabilgarri mantendu nahi dira”.
Ekonomia Zirkularraz aritzean, zertaz hitz egiten ari gara? Zeintzuk dira bere helburuak?
Gaur egungo eredu ekonomikoak 100 urte baino gehiago ditu. Jada XIX.mendetik egituratzen hasten da lineala deitzen duten eredu hori, gaur egungo eredu ekonomikoa dena. Eredu horretan naturatik ateratzen dira lehengaiak produktuak ekoiztu, atera, kontsumitu eta bukaeran berriz botatzeko. Eredu horren oinarrian dago Lurrak baliabide agortezinak dituelako ideia, eta asko atera arren agortuko ez genukeelako ideia. Hozkailuaren kontzeptuak balio du azaltzeko ordezkatzen ez badugu, agortuko dela. Horixe da gertatzen ari zaiguna ekonomia linealaren eredu horrekin. Sistema horretan aurrezteak ez dauka garrantzi handirik. Eredu horrekk bestelako ondorioak ditu, aldaketa klimatikoa eta biodibertsitatearen galera, kasu, beste batzuen artean. Guztiaren jatorria dago baliabideak txarto erabiltzean. Nahiz eta eredu linealari esker bizi-kalitatearen maila garrantzitsuak lortu diren, orain dagokiguna hori bideratzea da. Ekonomia zirkularrak nahi duena da eredu hori optimizatzea, ohitura txarrak aldatzea eta hobeto aprobetxatzea ditugun baliabideak. Eredu horren arabera, lurraren baliabideak denbora gehienean erabilgarri mantendu nahi dira. Helburua medikuntza prebentiboa egitea da. Hondakina sistemaren porrota da. Hondakina, bere kudeaketa okerragatik, gaixotu den baliabidea da. Tratamendua birziklatzea da edo energia-balorizazioa, baina baliabide gaixoa izaten jarraitzen du, hau da, hondakina. Txarrena da hondakin honek zabortegi batean bukatzen duenean (baliabidearen heriotza baita). Ekonomia zirkularrak naturatik materia birjina gutxiena ateratzeko tresnak proposatzen ditu, daukaguna aprobetxatuz, eta nola lortu horrek ahalik eta ondorio gutxien izatea aldaketa klimatikoan bere bizitza-ziklo osoan. Horretarako, ondoko tresnak planteatzen ditu: hobekuntza produktuen fabrikazioan eta diseinuan, eta serbitizazioa ( jabetza zerbitzu baten erabilpen bihurtzea), baliabideak hobeto aprobetxatzeko. Kutsakorrak ez diren energiak bilatzea, uraren erabilpen egokia, etab.
Uste duzu kontsumitzen dugula planeta mantentzeko beharrezkoa den baino abiadura handiagoan?
Zalantzarik gabe. Hori argi dago. Populazioaren hazkuntza-erritmoa kontuan hartu behar da, orain 7.000 milioi pertsona inguru gara munduan, 2050ean 10.000 milioi biztanle izatea aurreikusten da, eta mende bukaeran 11.000 milio pertsona baino gehiago izatea. Mundu mailan klase ertaina hazten ari da, eta hori albiste ona da. Klase ertaina da baliabideak intentsibokien kontsumitzen dituena, beraz, daramagun erritmoaren arabera bi Mundu eta erdi beharko ditugu behar dugunaz hornitu ahal izateko. Bistan da hori ez dugula. Baliabideak modu ez orekatuan kontsumitzen ari gara eta lurraren gainean lurrak bere gain hartu ezin dituen, indargabetu ezin dituen ingurumen-inpaktuak eraginez. Gandhik esan zuen: “lurrak gizakia elikatzeko baliabide nahiko ditu, baina ez bere anbizioa elikatzeko” . Egia da gero eta gehiago garela eta askoz azkarragoak izan behar gara eskasia-egoera horretara ez heltzeko. Baliabideak mantentzen ikasi behar dugu.
“Daramagun erritmoaren arabera, bi Lur eta erdi beharko genituzke behar dugunaz hornitu ahal izateko.”
Ángel Fernández Homar
Zer harreman dago aldaketa klimatikoaren eta ekonomia zirkularraren artean?
Ekonomia zirkularra tresna bat da; aldaketa klimatikoa, berriz, gertaera. Aldaketa klimatikoa hainbat jokabide eta erabakiren ondorioa da, atmosferara gas gehiago igortzen ditugu, naturak xurgatzeko gai den baino askoz abiadura altuagoan, CO2 -aren isuriak, metanoarenak, oxido nitrosoarenak, etab. Ekonomia zirkularra arduratzen da bizi-kalitate ona mantentzen jarraitzeaz, ondorio txarra saihestuz. Produktuak askoz gehiago berrerabiltzen baditugu, negutegi-efektuko gasak igortzeari uzten diogu bai erauzketa-prozesuan, fabrikazioan, etab. Aldaketa klimatikoa jokabide ez zuzenen ondorioa da.
Zenbat denboraz itxaron behar dugu ekonomiaren alde serioski egiteko?
Gaur egun, herrialde garatu guztiak badaude konbentzituta ekonomia zirkularraren alde egin behar dugula. EB horren alde egiten ari da nagusiki. Gaur diagnostiko-fasean gaude eta arau-proposamenak egiteko fasean. Hainbat asmo on eta araudi asko dugu, baina oraindik geratzen da ibilbidea alor askotan ezartzeko. Nik uste dut bide zuzenean gaudela, abiadura handiagoa izan beharko lukeela uste dut. Honen guztiaren atzean, ezarritako sistema ekonomiko bat dago eta hiritarren baitan dagoen mentalitatea, zeinaren arabera, egun batetik bestera aldatzeko zailak diren kontsumo-ohitura batzuk dituzten. Gizarteak ekonomiaz oso ikuspuntu lineala du, hauxe da gehien kostatuko dena jokuaren arau berrietara egokitzeko. Ekonomia berriak funtzionatuko du, baldin eta hiritarren bizi-kalitatea hobetzeko gai bagara, bestela, porrot egingo du. Hori horrela ez izateko argudio nahiko dago. Egia ere bada mundu guztia ez dagoela aldatzeko prest. Sistema bat da, munduaren eredu ekonomiko osoa aldatzea ekarriko duen aldaketa konplexua, beraz egia da baliabideak agortzen ari direla, aldaketa klimatikoaren aurrean gaudela, biodibertsitatearen galeraren aurrean, etab. Agian ez dugu beharko genukeen adina denborarik eta hor tentsioren bat egon daiteke, nahi dena eta ahal denaren artean.
“Hainbat asmo on eta araudi asko daukagu, baina oraindik asko falta da ezartzeko”. “Egia ere bada mundu guztia ez dagoela aldatzeko prest”.
Ángel Fernández Homar
Benetan jabetzen gara sortzen dugun kontsumoaz eta bere alboko kalteez, badago oraindik konponbiderik labirinto honetarako?
Nik uste dut gizarte mailan ez garela batere jabetzen. Kontzientzia hori hartzea zaila da, zeren eta, beste gauza batzuen artean, pertsona bat kontzientziatuta egoteko ondo informatuta egon behar da eta informazioa batzuetan zeharka ebakita heltzen zaigu. Populazioa heltzen da anestasiatuta egotera gehiegizko informazioaren ondorioz. Hori oso kaltegarria da jendea kontzientziatzeko. Gai horretan guztiok dugu erantzukizunaren zati bat. Jendearentzat erosoagoa da kontsumitzen jarraitzea, gainera ez dago bestelako eskaintza handirik. Jendea, interesatzen zaion eskaintzarik duenean, apuntatzen da. Interesgarria da jendea konbentzitzea bere bizi-kalitatea ere hobe dezaketen eskaintzekin.
“Gizarte mailan ez gara batere jabetzen. Gai horretan guztioak dugu erantzukizunaren zati bat”. “Jendea, interesatzen zaion eskaintzarik duenean, apuntatzen da”.
Ángel Fernández Homar
Zein herrialde daude gaur egun ekonomia zirkularraren norabide zuzenean?
Europa oro har oso sartuta dago aldaketa-prozesu batean. Gaur egun, Frantziak hartu ditu europar markoan aitzindariak diren neurriak, adibidez, elikagai-hondarren gaiarekin; ontziak ,beira eta ehunak kudeatzeko sistema integratuekin; altzarien sistema integratuarekin, horretan Frantzia beste herrialde batuzk baino aurrerago doa. Espainia hasierako fasean dago, espainiar Ekonomia Zirkularreko Plana aprobatu zuen, orain hiru urteko plan partzialak ateratzen ari da, martxan jarriko dituztenak. Autonomia erkidegoen mailan, badira ekonomia zirkularraren berezko planak dituztenak, baina oraindik hasierako mailan gaude.
Nola lagundu ahal dugu gutariko bakoitzak horri dagokionez?
Nik esango nuke garrantzitsuena daukaguna optimizatzea dela. Gauzak konpontzean pentsatzen hasi behar dugu. Hobeto optimizatu behar da, hobeto erosi hondakinak saihesteko. Baldintzatzaile guztiekin konplitu behar da. Mentalitate-aldaketa da gure bizi-kalitatea hobetzen ari garela konturatzeko, baliabideak optimizatu.
Itzultzailea: Itxaso Otegi